2024-25 IKASTURTEA: APIRILEKO HAURREN IZEN EMATEA – BEHIN-BETIKO ZERRENDAK
2024-25 ikasturteko apirileko haurren izen emateko behin-betiko zerrendak argitaratu dira, gaur, uztailaren 1ean. Zerrendak eskuragarri egongo dira Haurreskolako tabloian eta gure web orriko “Informazioa/Argitalpenak/2024-25 IKASTURTEA - APIRILEKO IZEN EMATEA-BEHIN-BETIKO ZERRENDAK” atalean.
Bestalde, Behin-Betiko zerrendak argitaratu ostean, Gorako Helegitea aurkeztu ahal izango du interesatuak Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta, hilabete bateko epean, zerrenden argitalpen dataren ondorengo egunetik hasita. Horretarako honako bideak erabili ahalko dira gorako helegitea aurkezteko:
- Haurreskolan: Gorako helegitea presentzialki entregatu ahal izango da Haurreskolan bertan, eranskinetan atxikitutako inprimakia erabiliz.
- Posta bulego batean: Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. Honetarako ere eskegitako inprimakia erabiliko da. Ondorengo helbidera bidaliko da posta zertifikatua:
HAURRESKOLAK PARTZUERGOA Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta/Att. Comité Directivo Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1. solairua 20600 Eibar Gipuzkoa
- Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
|