Berdintasun ekintza plana
Haurreskolak Partzuergoak Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako I. Plana diseinatzeko prozesua abian jarri zuen 2009ko irailean eta, horretarako, prozesuaren lehendabiziko urratsa izan zen Haurreskolak Partzuergoan emakume eta gizonen berdintasunari buruzko azterketa edo diagnostikoa egitea.
Horretan oinarrituta, 2010eko maiatzean Zuzendaritza Batzordeak Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako plana onartu egin zuen eta, 2010/11 eta 2014/15 ikasturteen artean beharrezko ekintzak gauzatzen ari ziren. Ekintzen artean, aipagarria da hurrengoa: hezitzaileek eguneroko lanean nola jokatzen duten hausnartu eta aztertzeko (sentsibilizazioa) eta ohiko estereotipoak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzeko eta horren inguruko informazioa hezitzaileen artean zabaltzeko hezkidetza ikastaroak, mintegiak edo eta proiektuak antolatzea.
2015. urtearen zehar, Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako II. Plana landu zen, aurreikusitako akzioei jarraipena emateko eta hobetzeko asmoz.
Dokumentu erantsian emakume eta gizonen berdintasunari buruzko II. ekintza plana dago eskuragarri.
Espero dugu zinez informazio guzti interesgarria irudituko zaizuela eta iradokizunik edukiz gero iradokizunak@haurreskolak.eus helbide elektronikora bidaltzea eskertuko genizueke.
Zuen arreta eskertzen dugu eta adeitasunez agurtzen zaituztegu,
Haurreskolak Partzuergoa
Artxiboa
|
|
|