APIRILEKO HAURREN IZEN-EMATEA BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK
Apirileko izen-emateko behin-behineko zerrendak argitaratu dira, gaur, apirilak 19.
Zerrendak eskuragarri egongo dira Haurreskolako tabloian eta gure web orriko “Informazioa/Argitalpenak/2024KO APIRILEKO IZEN-EMATEA BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK” atalean. Erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea apirilak 22 izango da eta idatziz egin beharko da Haurreskolan bertan 01PO eredua beteaz. Izen ematea on-line egin dutenek erreklamazioa presentzialki edo on-line egiteko aukera izango dute. Behin-betiko zerrendak apirilaren 23an argitaratuko dira.
|