2024-25 IKASTURTERAKO HAURREN IZEN EMATE ALDIA
2024-25 ikasturterako haurren apirileko izen-emate aldia, apirilaren 22tik maiatzaren 10era, biak barne, online nahiz presentzialki.
2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 22tik maiatzaren 10era
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 10ean
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 10etik 14ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 14ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 1ean
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 5a
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (maiatzaren 7tik 15era arte jaiotakoak):
Maiatzaren 7tik 15era arte jaiotako haurrak maiatzaren 24ra arte eman ahalko dute izena. Jaioberri hauen izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2024-2025 ikasturteko izen-emate orria.
- Artxibo erantsia (2): 2024-2025 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2024-2025 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2024-2025 ikasturterako plazen eskaintza