HAURREN 2023KO AZAROKO IZEN-EMATE ALDIA
Azaroko izen-emate aldia, azaroaren 1etik 10era, biak barne, online nahiz presentzialki.
2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: azaroaren 1etik 10era b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: azaroaren 20an c) Erreklamazio eta subsanazio epea: azaroaren 21ean d) Eskaerari uko egitea: azaroaren 21era arte e) Behin-betiko zerrendak argitaratzea: azaroaren 23an
Haurren hasiera-data haurreskolan: abenduak 1
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2023-2024 ikasturteko izen-emate orria. - Artxibo erantsia (2): azaroko izen-ematearen plazen eskaintza.
|