Hezitzaileen 2020ko baremazioa
HAURRESKOLAK PARTZUERGO PUBLIKOAREN HEZITZAILE ETA HAUTAGAIEN ZERRENDEN BEHIN-BEHINEKO IREKIERA ETA HEZITZAILEEN MERITUEN BAREMAZIOA/BIRBAREMAZIOA MERITUEN BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOA
Hezitzaile lanpostuak eta ordezkapenak aldi batean betetzeko hautagaien zerrenden irekiera eta merituen baremazio/birbaremazio eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 9an zabaltzen dela jakinarazten da.
Indarrean dagoen araudian oinarrituz, pertsona interesdunek 2020ko azaroaren 20ra arte kreditatzen dituzten baldintzak zerrendetan sartzeko eta merituen baremazioa/birbaremazioa egingo da.
Lan poltsa berria onartu eta indarrean sartzen den momentutik, aurrekoa indargabetua geldituko da.
Deialdia eta izena emateko eredua Haurreskolak Partzuergoko web orrian (www.haurreskolak.eus) albisteen atalean daude eskuragarri.
Eskaerak aurkezteko:
Epea: 2020ko azaroaren 9tik 2020ko azaroaren 20ra, biak barne.
Aurkezteko lekua: Posta bulego batean: Gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuan
Haurreskolak Partzuergoko egoitzan Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina, 20600 Eibar Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
- Artxibo erantsia (1): Araudia - Artxibo erantsia (2): COVID-19-aren aurrean jarraitu beharreko neurriak
|