2019ko BAREMAZIOA - BEHIN BETIKO ZERRENDAK
2019ko Hezitzaileen baremazio/birbaremazioaren erreklamazioen ebazpenen eta behin betiko zerrenden argitalpena
2019ko hezitzaileen baremazio/birbaremazioaren osteko erreklamazioen ebazpenak eta behin-betiko zerrendak (orokorra, 3 lurraldetakoak, zeinu-hizkuntzakoa eta ez onartuena) argitaratzen dira.
Baremazio/birbaremazioaren osteko behin betiko zerrenden aurkako Gorako Helegiteak tarteratzeko hilabeteko epea zabaldu da, 2020ko uztailaren 1era arte.
Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, guztion ongizatea eta osasuna bermatzeko, Gorako Helegiteak korreo elektroniko bidez aurkeztu beharko dira ondorengo helbide elektronikoan: baremazioa@haurreskolak.eus Gorako Helegitea aurkeztu ahal izateko eredua atxikitu da, baina ez da derrigorrezkoa izango eredu hau erabiltzea, bakoitzak nahi duen eredua erabili ahal izango du. Eredua sinatuta egon beharko da hau onartu izateko.
Zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan baremazioa@haurreskolak.eus helbide elektronikoan
|