Logotipo Haurreskolak
 Mapa
  Araba
  Bizkaia
  Gipuzkoa
  OPE/LEP
  Gure Bideoak
  Gure erreportajeak
  Berdintasuna
  Berdintasunaren aldeko konpromisoa
  Berdintasun ekintza plana
  Informazio orokorra
  Albisteak
  Argitalpenak
  Kontratatzailearen profila
 Eremu mugatua      
  Udalak
  Hezitzaileen formazioa
  LBB
  Zuzendaritza batzordea
  Webmail

Berdintasunaren aldeko konpromisoa


Haurreskolak Partzuergoak emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko konpromisoa eta bultzada agertu nahi du adierazpen honen bidez.

Horren harira, funtsezkoa da Harreskolak Partzuergoaren berezko hiru esparru aipatzea. Lehenbizikoa, hezkuntza-esparrua da. Familiekin elkarlanean eta prestakuntzaren eta gizarteratzearen bidez haurren garapen osoa bultzatzea da esparru horren helburua, betiere, haurren eskubideak eta haien ongizate psikofisikoa errespetatu eta haien gaitasun guztiak (gaitasun afektiboak, sentitu eta mugitzeko gaitasunak, gaitasun kognitiboak eta harremanetarako eta gizartean parte hartzeko gaitasunak) garatzearen ikuspegitik.

Horri lotuta, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak honako hauek ditu helburu, besteak beste: ikasleen nortasuna eta gaitasun afektiboak guztiz garatzea, oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzea eta gizon eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna oinarri dituen heziketa ematea, aniztasun afektibo-sexuala onartzea eta desberdintasunak era kritikoan balioestea, jarrera sexistak alde batera utz ditzaten.

Hori dela-eta, Haurreskolak Partzuergoak zenbait ezagutza, balio eta jarrera transmititu nahi dizkio eskola-komunitate osoari, eta beharrezko trebetasunak indartu nahi ditu, pertsona bakoitzak, emakumezko zein gizonezko izan, bere baitarako har ditzan. Alegia, lortu nahi du pertsona orok aukera izatea nortasuna guztiz garatzeko aukera emango dioten balio, jarrera eta ezagutzak indartzeko. Izan ere, horrek, aldi berean, lagunduko dio bizi den gizartean modu arduratsuan integratzen, sexua dela-eta inor bereizi gabe.

Bigarrena esparru soziala da. Izan ere, Haurreskolak Partzuergoak, hezkuntza-zerbitzuaz gainera, bi urtetik beherako haurrak zaindu eta haiei arreta emateko zerbitzua eskaintzen die familiei. Hortaz, herritarrentzako gizarte- eta komunitate-zerbitzua da, familia eta lana bateratzen laguntzen duena.

Azkenik, hirugarren esparrua Partzuergoko langileen barne kudeaketari loturikoa da.

Haurreskolak Partzuergoa eragile garrantzitsua da hiru esparru horietan, emakumezko eta gizonezkoen berdintasuna lortze aldera beharrezkoa den eraldaketa lortzeko bidean. Partzuergoaren eginkizun sozialari dagokionean, adibidez, baterako hezkuntzan eta berdintasunean oinarrituta egituratu dezakegu hezkuntza- eta laguntza-lana. Bestalde, helburuei dagokienez, lana eta familia uztartzeko gizarte- eta komunitate-zerbitzua den aldetik, familiek (bai gizonek, bai emakumeek) lan egin ahal izatea ziurtatzen du. Eta, azkenik, langileen kudeaketari dagokionez, emakumezkoek eta gizonezkoek tratamendu bera eta aukera berberak izatea da erakundearen helburua.

Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzeko konpromisoa onarturik, Haurreskolak Partzuergoa hasita dago lanean: hala, Berdintasunari buruzko Diagnostikoa egin du jada eta, horren ondotik, zehaztu du I. Berdintasun-Plana ere. Hurrengo lau ikasturteetan (2010/2014) garatuko da plan hori. Egitasmo horren bidez hainbat ekimen eta neurri garatu eta ezarriko dira generoa dela eta inolako bazterketarik, hala zuzenik nola zeharkakorik, ez dela gertatuko ziurtatzeko. Langile guzti-guztiek, bai zuzendaritzakoek eta bai gainerakoek, eta langileen lege-ordezkariek hartuko dute esku neurri eta ekimen horietan.

Planean aurreikusitako ekintzen artean, eta EAEko Emakume eta Gizonezkoen Berdintasunerako V. Planari jarraituz, Harreskolak Partzuergoak hainbat esparrutan lan egiteko konpromisoa hartu du. Zeregin hauetan, bereziki: guztion kontzientzian dauden balioak aldatzea, bai eta laneko esparruan eta etxeko esparruan orain arten izan den rol-banaketa ere; berdintasunaren aldeko pertsona proaktiboak sustatzea, batez ere haurren heziketan, eta, azken helburu horri begira, harreskoletako lan-plangintzetan baterako hezkuntza sartzea, lan egiteko oinarri zeharkako eta zehatz moduan.

Gasteizen, 2011ko urtarrilaren 26an.
Igo
© 2004 Haurreskolak Partzuergoa

Valid HTML 4.01! Valid HTML 4.01 Transitional

Design by Saretic
Hirugarrenen eta Cookie propioak erabiltzen ditugu, gure web orrian zure nabigazio ohiturak aztertuaz, zure esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartutzat jotzen dugu. Ezarpenak aldatu ditzakezu eta informazio gehiago eskuratu gure "Cookie"en Politika atalean.