Berdintasun ekintza plana
Haurreskolak Partzuergoak Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Plana diseinatzeko prozesua abian jarri zuen 2009ko irailean eta, horretarako, prozesuaren lehendabiziko urratsa izan da Haurreskolak Partzuergoan emakume eta gizonen berdintasunari buruzko azterketa edo diagnostikoa egitea.
Horretan onarrituta, 2010eko maiatzean Zuzendaritza Batzordeak Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako plana onartu egin zuen eta 2010/2011 ikasturtean zehar lehenengo ekintzak gauzatzen ari gara. Ekintzen artean, aipagarria da hurrengoa: hezitzaileek eguneroko lanean nola jokatzen duten hausnartu eta aztertzeko (sentsibilizazioa) eta ohiko estereotipoak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzeko eta horren inguruko informazioa hezitzaileen artean zabaltzeko hezkidetza ikastaroak, mintegiak edo eta proiektuak antolatzea.
Dokumentu erantsian emakume eta gizonen berdintasunari buruzko ekintza plana dago eskuragarri.
Espero dugu zinez informazio guzti interesgarria irudituko zaizuela eta iradokizunik edukiz gero iradokizunak@haurreskolak.eus helbide elektronikora bidaltzea eskertuko genizueke.
Zuen arreta eskertzen dugu eta adeitasunez agurtzen zaituztegu,
Haurreskolak Partzuergoa
Artxiboa
|
|
|