2026-2027 IKASTURTEA – HAURRESKOLA BERRIETARAKO IZEN-EMATEA: BEHIN BETIKO ZERRENDAK
Haurreskola berrietarako izen-ematearen behin-betiko zerrendak argitaratu dira, gaur, uztailaren 27an. Zerrendak eskuragarri egongo dira Ikasgunean: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/
• Bilboko Haurreskola - Txurdinaga • Getxoko Haurreskola – Kresaltsu • Donostiako Haurreskola – Gros • Donostiako Haurreskola – Intxaurrondo Hegoa • Donostiako Haurreskola – Loiolako Erriberak
Behin-Betiko zerrendak argitaratu ostean, Gorako Helegitea aurkeztu ahal izango du interesatuak Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta, hilabete bateko epean, zerrenden argitalpen dataren ondorengo egunetik hasita. Horretarako honako bideak erabili ahalko dira gorako helegitea aurkezteko:
- Posta bulego batean: Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. Honetarako ere erantsitako inprimakia erabiliko da. Ondorengo helbidera bidaliko da posta zertifikatua:
HAURRESKOLAK PARTZUERGOA Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta/Att. Comité Directivo Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1. solairua 20600 Eibar Gipuzkoa
- Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
|