LEKUALDATZE-LEHIAKETA: 2026KO DEIALDIA
Haurreskolak Partzuergoko Lekualdatze-Lehiaketaren 2026ko deialdia argitaratzen da.
Haurreskola Partzuergoak behin-betiko langileen lekualdatze lehiaketarako dei egin du. Oinarren arabera lehiaketan derrigorrez parte hartu behar baduzu, edota, ezarritako baldintzak betez gero, borondatez parte hartzea nahi baduzu kontutan hartu:
- Norberaren plaza borondatez amortizatzeko eskaerak (IV. Eranskina) bete eta bidali helbide elektroniko honetara:lal@haurreskolak.eus Epea: 2026ko ekainaren 16tik 17a.
- Eskaera egiteko epea: 2026ko ekainaren 19tik 23ra bitartean (biak barne) Google Forms aplikazioaren bitartez.
Lekualdatze-lehiaketaren araudia eskuragarri duzu informazio orokorreko zutabean: hezitzaileen atalean. Prozesu honen inguruan edozein zalantza izanez gero idatzi helbide honetara: lal@haurreskolak.eus
OHARRA: Ez baduzu gure abisuak jasotzen jar zaitez kontaktuan gurekin, agian ez dugu zure helbide elektronikoa edo ez da zuzena eta eskaerak egiteko ezinbestekoa da.
Artxibo erantsia 1 : Deialdia Artxibo erantsia 2 : Egutegia
|