2025-2026 IKASTURTEA – SANTURTZI MAMARIGA HAURRESKOLA: BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK
Santurtzi Mamariga haurreskolarako izen-emateko behin-behineko zerrendak argitaratu dira, gaur, maiatzaren 6an. Zerrendak eskuragarri egongo dira Udaletxeko tabloian eta Ikasgunean: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/
Erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea maiatzaren 7a izango da eta familiek idatziz egin beharko dute planifikazioa.bizkaia@haurreskolak.eus helbide elektronikoan. Horretarako, 01PO eredua bete beharko dute eta dagokion dokumentazioa bidali.
Behin-betiko zerrendak maiatzaren 8an argitaratuko dira.
|