2025-2026 IKASTURTEA – JAZINTO OLABE ETA BLAS ETXEBARRIA HAURRESKOLETAKO HAURREN IZEN EMATEA: BEHIN BETIKO ZERRENDAK
Eibar – Jazinto Olabe eta Eibar – Blas Etxebarria haurreskoletarako eginiko izen-ematearen behin-betiko zerrendak argitaratu dira, gaur, apirilaren 24an. Zerrendak eskuragarri egongo dira Eibarko Udaleko tabloian eta Ikasgunean: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/
Behin-Betiko zerrendak argitaratu ostean, Gorako Helegitea aurkeztu ahal izango du interesatuak Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta, hilabete bateko epean, zerrenden argitalpen dataren ondorengo egunetik hasita. Horretarako honako bideak erabili ahalko dira gorako helegitea aurkezteko:
- Haurreskolan: Gorako helegitea presentzialki aurkeztu ahal izango da Haurreskolan bertan, hau behin zabaltzen denean, erantsitako inprimakia erabiliz.
- Posta bulego batean: Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. Honetarako ere erantsitako inprimakia erabiliko da. Ondorengo helbidera bidaliko da posta zertifikatua:
HAURRESKOLAK PARTZUERGOA Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta/Att. Comité Directivo Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1. solairua 20600 Eibar Gipuzkoa
- Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
|