2025-26 IKASTURTEA – SANTURTZIKO HAURRESKOLA-MAMARIGAKO IZEN-EMATEA APIRILAREN 20TIK 27RA
2025-2026 ikasturtean Santurtziko Haurreskola-Mamarigan hasteko izen-emate epea zabaltzen da, apirilaren 20tik 27ra. Izen-emate hau presentzialki Santurtziko Udaletxean egin beharko da.
2024 eta 2025n urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreei zuzendutako izen-ematea da, eta 2025-2026 ikasturteari dagokion araudia kontuan hartu beharko da, baita ikasturte honi dagokion izen-emate orria aurkeztu ere.
Santurtziko Haurreskola-Mamarigan 21 plaza eskaintzen dira: 8 plaza 0 urteko haurrentzat eta 13 plaza 1 urteko haurrentzat.
Bestetik, 2026-2027 ikasturteari begira Santurtziko Haurreskola-Mamarigan izena eman nahi duten familiek eskaera aurrez-aurre egin dezakete Santurtziko Haurreskola-Emilia Zuza Brun edo Santurtziko Haurreskola-Mirabuenon beharrezko dokumentazioa aurkeztuta.
Irailari begirako izen-emate epe hau maiatzaren 4ra arte zabalik egongo da, eta horretan parte hartzeko 2026-2027 ikasturterako araudia kontuan hartuko da, baita ikasturte horri dagokion izen-emate orria ere.
2025-2026 ikasturtean Santurtziko Haurreskola-Mamarigan hasteko izen-emate epearen egutegia honakoa da:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea (Santurtziko Udaletxean): apirilaren 20tik 27ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 6an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: maiatzaren 7a
d) Eskaerari uko egitea: maiatzaren 7a
e) Behin-betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 8a
Haurren hasiera-data haurreskolan: maiatzaren 18a
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS).
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (3): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta erizpideak aldatzen dituena.
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Izen-emate orria
- Artxibo erantsia (5): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsita (6): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsita (7): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)