2026-27 IKASTURTERAKO HAURREN IZEN-EMATEA APIRILAREN 13TIK MAIATZAREN 4RA
2026-27 ikasturterako haurren apirileko izen-emate aldia, apirilaren 13tik maiatzaren 4ra, biak barne, online nahiz presentzialki.
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 13tik maiatzaren 4ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 5an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 8tik 12ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 25era arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 26an
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 4a edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (maiatzaren 1etik 10era arte jaiotakoak):
Maiatzaren 1etik 10era arte jaiotako haurrak maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Jaioberri hauen izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2026-2027 ikasturteko izen-emate orria
- Artxibo erantsia (2): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (6): Plaza hutsen zerrenda
- Artxibo erantsia (7): Informazio liburuxka 7 hizkuntzatan - 2026-2027 ikasturtea
- Artxibo erantsia (8): Izen-emateari buruzko ohiko galderak 2026-2027 ikasturtea (EUS)
- Artxibo erantsia (9): Izen-emateari buruzko ohiko galderak 2026-2027 ikasturtea (ES)