2025-26 IKASTURTEA – EIBARKO HAURRESKOLA- BLAS ETXEBARRIAN ETA EIBARKO HAURRESKOLA-JAZINTO OLABEN IZEN-EMATEA MARTXOAREN 30ETIK APIRILAREN 10ERA
Eibarko haurreskola Blas Etxebarrian eta Jazinto Olaben izena emateko epea irekitzen da, martxoaren 30etik apirilaren 10era. Izen-ematea presentzialki egingo da Eibarko Udaletxean – PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreei zuzendutako izen-ematea.
Eibarko Haurreskola-Blas Etxebarrian 0 urteko haurrentzat 16 plaza eskaintzen dira, eta Eibarko Haurreskola-Jazinto Olaben 1 urteko haurrentzat 20 plaza.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea (Eibarko udaletxean – PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoa): martxoaren 30etik apirilaren 10era
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: apirilaren 20a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: apirilaren 21a
d) Eskaerari uko egitea: apirilaren 23a
e) Behin-betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 24a
Haurren hasiera-data haurreskolan: maiatzak 4
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS).
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 Izen-emate orria
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta irizpideak aldatzen dituena
- Artxibo erantsia (6): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsia (7): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)
- Artxibo erantsia (8): Plaza hutsen zerrenda