2025-26 IKASTURTEA – LOIUKO HAURRESKOLA-ARRIETANE FUNDAZIORAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 2TIK 6RA
Loiuko Haurreskola-Arrietane Fundazioan izena emateko epea irekitzen da, martxoaren 2tik 6ra. Izen-ematea presentzialki egingo da Loiuko Udaletxean.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreei zuzendutako izen-ematea.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea (Loiuko Udaletxean): martxoaren 2tik 6ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 16a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: martxoaren 16a eta 17a
d) Eskaerari uko egitea: martxoaren 18a
e) Behin-betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 23a
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS).
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 Izen-emate orria
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta irizpideak aldatzen dituena
- Artxibo erantsia (6): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsia (7): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)