2025-2026 IKASTURTEAN HAURRESKOLAN HASTEKO AZKEN IZEN-EMATE ALDIA ZABALTZEN DA
Otsailaren 26tik martxoaren 6ra, biak barne on-line nahiz aurrez-aurre, 2025-2026an haurreskolan hasteko izen-emate aldia zabaltzen da.
2025-2026 ikasturtean haurreskolan hasteko zabaltzen den azken izen-emate aldia da.
Izen-emate aldi honetan parte hartzen dutenek, apirilean edota maiatzean haurreskolan hasteko aukeraketa egitea izango dute. Betiere, haurrak haurreskolako hilabetearen lehen lanegunean hasiko dira.
Aurkeztutako eskaera guztiak barematuko dira, eta haurreskolan plaza lortzeko lehentasuna izango dute apirilean hastea aukeratzen dutenek. Aukeraketa horren barruan plazak esleituko dira beti bezala kontuan hartuta eskainitako plazen adin-tartea eta lortutako puntuazioa.
Haurreskolan maiatzean hastea aukeratzen dutenek plaza lortzeko aukera izango dute beti ere haurreskola horretan plaza hutsak geratzen badira. Horretarako apirilean haurrekolan hasteko onartuak diren haurrak kontutan hartu behar dira eta horren ondoren geratzen diren plaza hutsak esleituko dira.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: otsailaren 26tik martxoaren 6ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 16
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: martxoaren 16 eta 17
d) Eskaerari uko egitea: martxoaren 18ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 23a
Haurren hasiera-data haurreskolan: apirilaren 1a edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan edo maiatzaren 4ean.
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturteko izen-emate orria
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (6): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (7): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta irizpideak aldatzen dituena
- Artxibo erantsia (8): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsia (9): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)