HAURREN 2026KO OTSAILEKO IZEN-EMATE ALDIA
Otsaileko izen-emate aldia, otsailaren 1etik 10era, biak barne, online nahiz aurrez-aurre.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Jakitera ematen dizuegu Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2025eko martxoaren 12ko 05/03-2025 ERABAKIAREN bidez onartutako 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauen lehentasun-irizpideak eta egutegia atalaren barruko onartze irizpide orokorretan aldaketak egin dituela (03/11-2025 ERABAKIA, 1.9 eta 1.11 puntuak).
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: otsailaren 1etik 10era
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 17a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: otsailaren 18a
d) Eskaerari uko egitea: otsailaren 19ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: otsailaren 20a
Haurren hasiera-data haurreskolan: martxoaren 2a
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturteko izen-emate orria
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (6): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (7): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta irizpideak aldatzen dituena
- Artxibo erantsia (8): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsia (9): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)
- Artxibo erantsia (10): 2025-2026 ikasturtea - otsaileko plazen eskaintza