HAURREN 2025EKO ABENDUKO IZEN-EMATE ALDIA
Abenduko izen-emate aldia, azaroaren 26tik abenduaren 4ra, biak barne, online nahiz presentzialki.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Jakitera ematen dizuegu Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2025eko martxoaren 12ko 05/03-2025 ERABAKIAREN bidez onartutako 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauen lehentasun-irizpideak eta egutegia atalaren barruko onartze irizpide orokorretan aldaketak egin dituela (03/11-2025 ERABAKIA, 1.9 eta 1.11 puntuak).
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: azaroaren 26tik abenduaren 4ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: abenduaren 15a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: abenduaren 16a
d) Eskaerari uko egitea: abenduaren 17ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: abenduaren 18a
Haurren hasiera-data haurreskolan: urtarrilaren 2an edo urtarrileko lehen lanegunean (haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan)
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturteko izen-emate orria.
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (6): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (7): 2025-2026 ikasturtea - abenduko plazen eskaintza
- Artxibo erantsia (8): 03/11-2025 ERABAKIA, 2025eko azaroaren 17koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta erizpideak aldatzen dituena.
- Artxibo erantsia (9): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (EUS)
- Artxibo erantsita (10): Gurasotasun baimenen inguruko laburpen taula (ES)