2025-26 IKASTURTEA: APIRILEKO HAURREN IZEN EMATEA – BEHIN-BETIKO ZERRENDAK
Apirileko izen emateko behin-betiko zerrendak argitaratu dira, gaur, uztailaren 4an. Zerrendak eskuragarri egongo dira Haurreskolako tabloian eta Ikasgunean:
https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/
Behin-Betiko zerrendak argitaratu ostean, Gorako Helegitea aurkeztu ahal izango du interesatuak Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta, hilabete bateko epean, zerrenden argitalpen dataren ondorengo egunetik hasita. Horretarako honako bideak erabili ahalko dira gorako helegitea aurkezteko:
- Haurreskolan: Gorako helegitea presentzialki aurkeztu ahal izango da Haurreskolan bertan, erantsitako inprimakia erabiliz.
- Posta bulego batean: Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. Honetarako ere erantsitako inprimakia erabiliko da. Ondorengo helbidera bidaliko da posta zertifikatua:
HAURRESKOLAK PARTZUERGOA Zuzendaritza Batzordeari zuzenduta/Att. Comité Directivo Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1. solairua 20600 Eibar Gipuzkoa - Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
|