2025EKO UZTAILEKO HAURREN EZOHIKO IZEN EMATE ALDIA
Jakitera ematen dizuegu uztailean ezohiko izen-ematea abian jarriko dela uztailaren 4an argitaratu diren behin-betiko onartuen zerrendan itxaron zerrendan gelditzen diren haurrentzat, horientzat bakarrik.
Izen-emate honetan parte hartzeko haurreskolan izen-emate orri berria besterik ez da aurkeztu behar. Hamar haurreskola ezberdin aukeratzeko aukera egongo da.
Ez da beste dokumentaziorik aurkeztu behar, ez da kontuan hartuko. Prozesu honetan parte hartzen duten familiek apirila/maiatzean egin den izen-ematean eta uztailaren 4ko datarekin atera diren behin-betiko onartutakoen zerrendan lortutako puntuazioarekin parte hartuko dute.
Izen emate honetan bakarrik presentzialki parte hartu ahal izango da Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan izen emate orri berria aurkeztuta. Ez da izen-ematea on-line egiteko aukerarik egongo.
Uztaileko izen-emate honetarako honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea: uztailaren 7tik 9ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: uztailaren 14a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: uztailaren 15a
d) Eskaerari uko egitea: uztailaren 15a
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 17a
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 4a edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan.
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 01/07-2025 ERABAKIA, 2025ko uztailaren 2koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauak eta erizpideak aldatzen dituena
- Artxibo erantsia (2): ACUERDO 01/07-2025 de 2 de julio de 2025 del Comité Directivo del Consorcio Haurreskolak, por el que se modifica la normativa y los criterios de admisión de niños y niñas del Consorcio Haurreskolak en el curso escolar 2025-2026.
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 ikasturteko izen-emate orria (berria).
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 ikasturtea- iraileko plazen eskaintza