ENPLEGUA EGONKORTZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUA. KUDEAKETA ALORREKO POSTUAK
Hautaketa Prozesuan parte hartzeko onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea eta baldintzak eta merezimenduak egiaztatzeko epea.
Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko prozesuan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da.
Gorako helegiteak:
Epea: Zerrendak argitaratzen diren hurrengo egutetik hasi eta hilabeteko epean. (2023ko maiatzaren 27tik ekainaren 27ra bitartean, biak barne) Modua: Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzendutako idatzia aurkeztuta, (Otaola Etorbidea 29, Jaizkibel eraikina, 1 – 20600 Eibar), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako moduan.
ALEGATUTAKO BALDINTZAK ETA MEREZIMENDUAK EGIAZTATZEKO EPEA
Izena ematean alegatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko epea ere zabalik izango da 2023ko maiatzaren 29tik (09:00 orduak) ekainaren 9ra bitartean (24:00 orduak).
Modua: http://www.haurreskolak.eus/ webean, OPE/LEP ataleko OPENET plataformaren bidez.
- Erantsitako fitxategia: Baldintzak eta merezimenduak egiaztatzeko gida.
Informazioa ikusgai dute izangaiek ezkerraldeko menuan dagoen “Izapidetzen ari diren deialdiak / Hautaketa prozesuko faseak” atalean.
|