HEZITZAILEEN BAREMAZIOA: 2023KO DEIALDIA
HAURRESKOLAKO HEZITZAILE ORDEZKAGAIEN ZERRENDA: BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOKO BEHIN -BEHINEKO ZERRENDAK
Argitara eman dira Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen 2023ko baremazioaren behin-behineko zerrendak.
Informazio guztia Hezigune plataforman ere eskuragarri dago.
Erreklamazio epea: 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 9ra, biak barne.
Erreklamazioak aurkezteko lekua eta ordutegia:
Hezigunean horretarako gaitutako aplikazioan, erreklamazioen eta/edo zuzenketen ataleko argibideei jarraituz.
Posta bulego batean. Haurreskolak Partzuergoko egoitzara zuzenduta. Helbidea:Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1, 20600 Eibar
Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko.
Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez.
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Erreklamazio orria Hezigune eta web orrian daude argitaratuta. Ez da erreklamazio orria ez den beste idatzirik onartuko, ezta ere faxez edo/eta posta elektronikoz iritsitako erreklamaziorik ere.
Eranskinak:
1. Zerrenda orokorra
2. Araba
3. Bizkaia
4. Gipuzkoa
5. Zeinu-mintzaira
6. Baztertuen zerrenda
7. Erreklamazio-orria