BILBOKO HAURRESKOLA LARREAGABURU: Izen-ematea
Bilboko LARREAGABURU HAURRESKOLAN, lehen Mina del Morro Haurreskola zenean, instalazioak berritu eta bi gela gehiago prestatu dira 21 plaza berrirekin.
Hori dela eta, plaza berrietarako izen-emate epea zabalduko da urtarrilaren 26etik 30era (biak barne), beheko taulan adierazitako egutegia betez.
Izen-ematea 2022 eta 2021ean jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreei zuzenduta dago eta guztira 21 plaza eskainiko dira: 0 urteko 8 plaza eta 1 urteko 13 plaza.
Epe barruan aurkezten diren eskaerak plazak baino gehiago baldin badira, eskaerak barematu egingo dira Haurreskolak Partzuergoko onartze araudiko irizpideen arabera.
01/03-2022 Erabakia, 2022ko martxoaren 29koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena. Honen bidez, Haurreskolak Partzuergoko haurren onartze-arauak eta irizpideak onartzen dira 2022ko irailaren 1etik aurrera.
HAURRAK IZENA EMATEKO ETA ONARTZEKO EGUTEGIA:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea: urtarrilaren 26tik 30era b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 2an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: otsailaren 3a
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: otsailaren 7an
f) Haurren hasiera-data haurreskolan: otsailaren 8a
Izen-emateak presentzialki egin ahalko dira soilik, honako helbidean eta ordutegian: Bilboko Larreagaburu haurreskola Sagarminaga 30 48004 Bilbo Ordutegia: 09:30etatik 15:30etara
Edozein informazio gehigarritarako jarri harremanetan haurreskoarekin edota Haurreskolak Partzuergoko planifikazio sailarekin: planifikazioa.bizkaia@haurreskolak.eus
|