PERTSONAL KUDEAKETA: : HAURRESKOLAK PARTZUERGO PUBLIKOAREN KUDEAKETAKO HAUTAGAIEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK ETA ERREKLAMAZIOEN EBAZPENAK ARGITARATZEN DIRA.
Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen baremazioa: Administrari eta Teknikarien lan poltsako behin-betiko zerrendak: (onartuak puntuazioarekin eta ez onartuak) www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsietan eskuragarri dituzue (alfabetikoki eta puntuazioko hurrenkeraren arabera).
Interesdunek behin-betiko zerrenden aurka gorako helegitea aurkeztu dezakete hilabeteko epean 2019ko ekainaren 17ra arte, hau barne. Gorako helegiteak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 14:00-15:30 Ostiraletan: 09:00-14:00 - Posta bulego batean. Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. - Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuan
|