HAURREN 2019KO MAIATZEKO IZENEMATE EPEA
2019ko maiatzeko izen ematea
2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
•Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
a) Eskariak entregatzea: maiatzaren 2tik 10era
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 14a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea:ekainaren 17tik 28ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 28a arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea:uztailaren 12a
Haurren hasiera data haurreskolan: irailaren 5a
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (apirilaren 10etik aurrera jaiotakoak):
Apirilaren 10etik aurrera jaiotakoek maiatzaren 10etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Ekainaren 28tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 12) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.