LEKUALDATZE LEHIAKETA: 2018KO DEIALDIA
2018KO LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN DEIALDIA: HAUTAGAIEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK LORTUTAKO PUNTUAZIOAREKIN ETA BEHIN-BEHINEKO ATXIKIPENAREKIN. ZERRENDAREN ARGITALPENA ETA BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENEN AURKAKO ERREKLAMAZIOAK ETA UKOAK AURKEZTEKO EPEAREN IREKIERA
Haurreskolak Partzuergoko lekualdatze-lehiaketaren deialdian puntuazioari egindako erreklamazioen ondoren hautagaien behin-betiko zerrendak argitaratzen dira eta erreklamazioen inguruan hartutako erabakiak.
Era berean lortutako behin-behineko atxikipena argitaratzen da www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsian eskuragarri dituzue.
Behin-behineko esleipenen aurkako erreklamazioak eta ukoak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 11tik-22ra, biak barne.
Erreklamazioak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostiralera: 08:00tik-14:00etara.
Erreklamazio orria eta uko egiteko ereduak web orrian dago (VII eranskina eta VIII eranskina dokumentu erantsia). Ez da erreklamazio orria ez den beste idatzirik onartuko, ezta ere faxez edo/eta korreo elektronikoz iritsitako erreklamaziorik.
|