HAUTAGAIEN ZERRENDAREN IREKIERA.
ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK HAUTATUTAKO ZONALDEAREKIN ETA ERREKLAMAZIO EPEAREN IREKIERA
Haurreskolak Partzuergoko hautagaien zerrenda sartzeko 2017ko ekainaren 12ko deialdiaren ondoren onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsian eskuragarri dituzue.
Erreklamazio epea: 2017ko uztailaren 11tik-24ra, biak barne.
Erreklamazioak aurkezteko: Posta ziurtatuaren bidez edo Haurreskolak Partzuergoko egoitzara bertaratuz.
Lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30
Erreklamazio orriaren eredua web orrian dago (azken dokumentu erantsia). Ez da erreklamazio orria ez den beste idatzirik onartuko, ezta ere faxez edo/eta korreo elektronikoz iritsitako erreklamaziorik.
|