2016ko BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOA
2016ko baremazio/birbaremazio eskaerak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 28an zabaltzen dela jakinarazten da.
Indarrean dagoen araudian oinarrituz, pertsona interesdunek akreditatzen dituzten merituen baremazioa/birbaremazioa egingo da (2016ko azaroaren 13ra arte lortutakoak). Lan poltsa berria onartu eta indarrean sartzen den momentutik, aurrekoa indar gabetua geldituko da.
Deialdia eta izen-emateko eredua Partzuergoko web orrian (www.haurreskolak.eus) albisteen atalean daude eskuragarri.
Eskabide orria aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 13ra, biak barne.
Eskabide orria aurkezteko: Lekua: Partzuergoko egoitzan (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1, EIBAR) Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 14:30-16:00 Ostiraletan: 09:00-14:00
|