LEKUALDATZE-LEHIAKETA: 2016ko DEIALDIA
Haurreskolak Partzuergoko lekualdatze-lehiaketarako deialdia eta Batzordea osatuko duten kideak argitaratzen dira.
- Norberaren plaza borondatez amortizatzeko eskaerak (V. Eranskina): Epea: 2016ko maiatzaren 3tik 4ra, biak barne. Lekua: Partzuergoko egoitzan (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1, EIBAR) Bakarrik egoitzara bertaratzen direnek aurkeztutako eskaerak onartuko dira. Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 15:00-16:30 Ostiraletan: 09:00-14:00
- Eskabide-orria (II. Eranskina) eta merezimenduak: Epea: 2016ko maiatzaren 6tik 12ra, biak barne. Lekua: Partzuergoko egoitzan (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1, EIBAR) Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 15:00-16:30 Ostiraletan: 09:00-14:00 Atal honetan, posta arruntez bidalitako dokumentazioa ere onartuko da. (eskabidea postetxeko zigiluarekin eta aurkezten diren dokumentuak konpultsatuak egon behar dira onartuak izateko).
Dokumentu erantsietan deialdia, izendatutako Batzordeko kideak eta eskaeren ereduak eskuragarri dituzue. Prozesuak irauten duen bitartean informazio atalean ere deialdia eskuragarri egongo da.
|